Emanaldiak – “ALICIA DESPUÉS DE ALICIA”

kabia_alizia_emanaldiak

EMANALDIAK

Urtarrila
19 EIBAR
28 DURANGO
Otsaila
16 ZORNOTZA
23 GASTEIZ
25 ERRENTERIA


Martxoa
02 ZUMAIA
03 GERNIKA
09 LEIOA
10 GAZTESZENA
Maiatza
05 BARAKALDO
19 AMURRIO

ALIZIA ALIZIAREN ONDOREN lanak agertoki bakarrean batzen ditu irudien animazioa eta 7 aktoreren interpretazioa, biolinista baten barneko munduan murgiltzeko: ALIZIA. Haren bizitzako momentu kritiko batetik abiatuta, Aliziak bere grinez galdetuko dio bere buruari, beharraren eta ametsen artean noizbehinka sortzen den kontraesanaz eta haurtzaroko idoloen suntsipenaz.

Horretarako UMOREtik eta EDERTASUNetik JOLASTUko gara, eta agertokian inplementatutako irudi bizidunen bitartez eraikitako ONIRISMOtik.

“Alizia lokartu egin da. Bere amak umetan kontatu zion amets batean bizi da Alizia. Herrialde miresgarriko Alizia dela ametsetan, munduko biolinistarik onena izango dela ametsetan, bere biolinaren kordak ferekatuta mundu osoa haren ondoan dantzan hasiko dela ametsetan. Alabaina, ametsa ez da egia bihurtu eta, ametsak egia bihurtzen ez direnean amesgaizto bihurtzen dira, gero eta beldurgarriagoak.

Esnatu ahal izango da Alizia, dena galdu aurretik? Berriro bizi ahal izango du? Alizia bat egon ahal da Aliziaren ondoren?”

Iruzkina egin

Zure eposta ez da argitaratuko. Markatutako eremuak derrigorrezkoak *