“Ahotsa eta ahots adierazpena” ikastaro trinkoa Kabiarekin

Hirugarren ikastaro trinkorako izena emateko epea apirilaren 16an itxiko da. Ikastaroa MARIA GOIRICELAYAk, Kabiaren aktoreak, emango du apirilaren 20an eta 21ean “AHOTSA ETA AHOTS ADIERAZPENA” izenpean.

Gure ahotsarekin lan egin eta kontzientzia hartu, ahotsaren akzioen nondik norakoak ulertu eta testua gorpuztu. Horiek izango dira gure helburu nagusiak “Ahotsa eta ahotsaren adierazpen” monografikoan. Ahotsaren inguruko kontzeptu teorikoak, dikzioa egokia, entonazioa eta bere adierazpen baliabideak landuz, akzio bokalak sortzeko tresnak garatuko ditugu. Horrez gain, testuak lantzeko oinarriak ere landuko ditugu, gure ahotsa tresna adierazgarri eta komunikatibo moduan erabiltzeko. Taldean zein bakarka lan egingo dugu ariketa ezberdinen bitartez gure ahotsa ezagutu eta berarekin gozatzeko.

KABIAren ahots lana gehiago ezagutzeko hemen daukazue Bilboko Alhondigan egindako lan erakusketa, SPOKEN BERBA egitarauan.

Iruzkina egin

Zure eposta ez da argitaratuko. Markatutako eremuak derrigorrezkoak *