El Alimento de las Moscas (2021)

‘El alimento de las moscas’ bi sortzaileen arteko koloborazio bat sortzearen beharrarekin hasten da, Kabia Teatroko Borja Ruiz eta Teatre de l’Enjòlit konpainiako Arnau Marín. Biak munstro sozialaren kontzeptuari buruz lanean hasten dira: periferian dagoen izaki bat, mundutik urrun dagoena baina horregaitik, hain zuzen, distantzia hori lagun, mundo horrekiko begirada iluna eta, aldi berean, argia gordetzen duena. Ikerketa prosezu honetan Eusebio Calonge dramaturgoa sartzen da, ideia horri forma emanez. Horretarako istorio bat idazten du poema luze baten antza daukana, eta hiltzaile bat daukana protagonista bezela. Borja Ruizen hitzetan: “kontradizioz beteriko pertsonaia krudel honen urratzearen atzean dagoen gizatasun eta hauskortasun guztia agerian jarri nahi izan dugu”.

Birrindutako patu baten pusketak azaltzen dira hemen. Kondenatu batenak dira, telebista-irudi hotzetan kazetarien artean, poliziez inguraturik, esku-burdinak jarrita eta burua jantzi batekin estalita ikusten dugun kondenatu horietako batenak. Une labur batez antzemango dugu, berehala autoan sartu eta epaitegitik zein gaurkotasuneko albistegietatik aterako baitute.

Muin horren bila, “munstroaren” bakardadean sartu gara, haren senaren eta minaren arteko urradura ireki dugu, eszenatokiari haren kontzientziaren dimentsioa eman diogu, publikoa bere iluntasun sakonera begira jarri dugu. Izan ere, zulo beltz horietan argi-distira bat azal daiteke eromenaren alderdi ulertezinean, poetika orok irekitzen duen zauri taupakarian.


HURRENGO EMANALDIAK
Martxoak 26, 27 eta 28 19:00retan
PABELLÓN 6an
SARRERAK


Fitxa artistikoa

Kabia Teatro eta Teatre de l’Enjòlit
Espazio eszenikoa eta zuzendaritzao: Borja Ruiz
Testua: Eusebio Calonge
Antzezlea: Arnau Marín
Zuzendari laguntzailea: Núria Serra
Abestia (off ahotsa): Yolanda Bustillo
Soinu espazioa: Roger Marín
Argiztapena: David Alcorta (AAI)
Jantziak: Azegiñe Urigoitia
Argazkia: Aleix Marín
Kartela: Ane Pikaza
Txosten diseinua: Pol Marín
Eszenografiaren eraikuntza: Joseba Uríbarri y May Servicios para Espectáculos
Argazkiak emanaldian: La Absurda Zurda
TXOSTENA: EL ALIMENTO DE LAS MOSCAS

El Alimento de las Moscas_CARTEL_GRANDE-min


Argazkiak

© Argazkiak La Absurda Zurda