Gau Arabiarra (2015)

Gau arabiarra eguna gau bihurtzen den une magiko horretan hasiko da. Iraganaz, bizitakoaz, arbasoez, pertsonaiek bizitzan zehar izaten dituzten eraldaketez, oroimen primitiboaz zein gizakiaren sinismenetaz hitz egingo du.
Hau guztia bizitzan zehar zer egiten dugun galdetzera garamatzaten bost pertsonaien bidez kontatua.

“Ura entzuten dut. Ez da urik, baina entzun dezaket. Uda betean. Bero dago.
Deiak zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren solairuetatik uraz galdezka.
Nik ez dakit. Sotoan egon naiz. Presioa normala da. Baina zortzigarrenetik gora
hodi guztiak lehortuta daude. Zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarrenean
urik gabe daude. Ura, zazpigarrenean galdu egingo balitz bezala.
Jarioren bat beharbada. Ez da ohikoena. Halako isuria, hodi hautsiren bat, ez
da oharkabean pasatzen hainbeste denboran. Gertatuz gero, urak hormetan
barrena egiten du, zorura, pasilloetan barrena.
Baina nik ura entzuten dut. Hormen atzean entzuten dut. Entzuten dut igotzen.
Kantu bat bezala. Kantu baten arrastoa pasilloetan. Kantua eskilaratan.
Arrastoa zazpigarren solairurantz. Beti entzuten dut ura.”


Kritikak

Bideoa


Galería

©Argazkiak Dani Blanco/Irene Bau


Fitxa artistikoa

HIKA Teatroa eta KABIA Ikerkuntza gunearen arteko ekoizpena.
Pabellon 6ren kolaborazioa.

Egilea: Roland Schimmelpfennig
Itzulpena: Arantza Iturbe
Dramaturgia eta zuzendaritza: Borja Ruiz | Laia RicartAgurtzane Intxaurraga
Aktoreak:
LOMEIER: Kandido Uranga
KALIL: Oskar García
FATIMA: Ainhoa Aierbe
KARPATI: Martxelo Rubio
FRANZISKA: Ane Pikaza
Beatboxer: Iker Vergara

 

Hika_Kabia Teatroa_GAU ARABIARRA_ EUSK_kartela

Argien diseinua: Xabier Lozano
Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
Irudiak: Acrónica Producciones
Musika: Sílvia Pérez Cruz, Nult, Jocelyn Pook, Souad Massi
Soinugintza: Edu Zallio
Diseinu grafikoa: Ane Pikaza
Argazkiak: Dani Blanco
Eskenografia efektuak: Joseba Uribarri
Eskenografiaren eraikuntza: Eskenitek, Mikel Laskurain
Talde teknikoa: Eragin STAC
Ekoizpen exekutiboa: Hika teatroa
Banaketa: HIKA Teatroa