Hiroshimako zuhaitza (2016)

PUBLIKOAREN SARIA PABELLÓN 6KO ANTZERKI ARINAREN 4. EDIZIOAN
PUBLIKOAREN 2. SARIA “BADARAN QUE HABLAR” ESTATUKO ANTZERKI LABURRAREN LEHIAKETAREN 2. EDIZIOAN
Bizitzan gehiegi espero izateagatik desesperatutako gizon bat, soka eskutan, bere existentziaren azken unearen bila dabil.
Adardun gizona dirudien zuhaitz bat tente dago, bakardadeari omenaldia egin dion estatua baten gisara.
Haren helmugak, inolako irrikarik gabeak, lur gorrixka eta denbora mugagabea dituen leku batean korapilatu egiten dira. Gizon desesperatuak zuhaitz bakarti hartan aurkitzen du bere burua zintzilikatzeko leku aproposa; ez du ez arrosarik, ez hostorik … ez da heriotzarik loratuko.  Gizonak bere bizia emango du hiltzeko; eta zuhaitza bere gelditasunetik aterako da, gizonak bizitzen jarrai dezan.
Urruneko ekaitz baten soinuak sehaska-kanta japoniarrekin nahasten dira, eta tximista bat agertuko da, istorioaren bilakaera irauliko duena. Hiltzeko borrokatzen dena biziko da, eta bizitzeko borrokatzen dena hil. Zoriak pertsonaien kartak trukatu ditu bizitza jokoan dagoen norgehiagokan. Nork irabaziko ote du partida bitxi hori?

Kritikak


Galeria


© Argazkiak Gorka Bravo


Fitxa artistikoa

Aktoreak:
Iosu Florentino
Yolanda Bustillo
Joseba Uríbarri

Ekoizpena:
KABIA TEATRO

Eszena zuzendaria:
Borja Ruiz

Jantziak:
Azegiñe Urigoitia

Espazio eszenikoaren diseinua:
Kabia Teatro

Atrezzo egileak:
Joseba Uríbarri
Pedro Rojo – EL CAJÓN CREATIVOS

Kartelaren diseinua:
Pedro Rojo – EL CAJÓN CREATIVOS