Konpainia

Kabiari buruz

2006an sortu ginen Ikerkuntzarako espazio gisa, hasierako lan arloek eta gogoak indarrean jarraitzen dute.

2006an sortu ginen Ikerkuntzarako espazio gisa, Gaitzerdi Teatro eskarmentu handiko konpainiaren baitan. 2013an gure kabuz ibiltzen hasi ginen. Hasierako lan arloek eta gogoak indarrean jarraitzen dute: entrenamendua ikerkuntza eta etengabeko formakuntza espazioa bezala; kolektiboa mintegi gisa; sorkuntza prozesu luzeak eta ezinbesteko akuilu gisa, arte eszenikoen maisu handiekin kontaktua. Gure sortze-lanetan eszenako aspektu guztiak zaintzen saiatzen gara, objektu, testu, musika, ekintza eta argiztapenaren artean lotura organikoa, bizia, ierarkikoa ez dena sortuz.

Honek ohikoak ez diren dramaturgiak sortzen ditu, ikus-poetika, aktoreen fisikalitatea eta zuzeneko kantuak. Gure ibilbide honetan honako ikuskizun hauek sortu ditugu: “Paisaje con argonautas” (2008), “Decir Lluvia y que llueva” (2010), “Rojo al agua” (2012), “Itzala” (2013) eta La noche árabe (2015).

equipo_kabia

Hasieran bezala, Borja Ruizek gidatutako lantalde egonkor baten alde egiten dugu apostua. Gaur egun hauek dira taldekideak: Karol Benito, Yolanda Bustillo, Iosu Florentino, Oskar García, María Goiricelaya, Sara González, Juana Lor, Joseba Uribarri eta Ane Pikaza.

2015ean GARNACHA DE HAROko XVIII. Antzerki Lehiaketan MUNTAIA ONENAri saria jaso dugu “La noche árabe” lanagatik, KABIA Teatro, HIKA Teatroa eta PABELLÓN 6eko elkar-ekoizpenagatik. 2010ean Euskal Produkzio Onenaren Ercilla SARIA, Larruz Escena siglo 21ko Errebelazio SARIA eta Sevillako ATALAYA konpainiako TNT Laborategiak antolatzen duen 2012ko CENIT Antzerki Ikertzaile Berrien II Lehiaketako Saria jaso genituen. Era berean, Arte Eszenikoen MAX Sarien XIV edizioko Errebelazio Ikuskizun Onenaren finalistak izan ginen “Decir lluvia y que llueva” ikuskizunarekin.

Gure lanak Euskadin ez ezik kanpoan ere erakutsi ditugu. Urte hauetan guztietan Espaina, Italia, Frantzia, Portugal, Brasil, Argentina edota Estatu Batuetako oholtzetan ibili gara. Garrantzi handiko jaialdietan parte hartzeaz gain, ikastaroak, hitzaldiak eta erakustaldiak eman ditugu baita ikerkuntza jardunaldietan parte hartu ere.

Gure espazioan 2013tik daramagu arlo pedagogikoa garatzen, hasiberrientzako eta Sortze-eszenikoa ikastaroak aurrera eramanez. Honetaz gain, uztailean “Workshop Kabia Teatro” antolatzen dugu, aste trinkoa non gure entrenamenduaren zati bat transmititzen dugun. Sortze-eszenikoa ikastaroari esker, 2015ean FETABI, Antzerki Eskolen Jaialdian hainbat sari jaso genituen “Horacios y Curiacios” espektakuluarekin: ikuskizun Onenaren saria, zuzendaritza onenaren saria eta testu-egokitzapen onenaren saria. Era berean 2015eko Hortaleza TEATRO ABIERTO XII. Antzerki Lehiaketan, 3. SARIA jaso dugu obra berdinarekin baita zuzendaritza (Borja Ruiz) eta aktore onenaren (Iñigo Marín) aipamenak ere.