VIEWPOINTS & SUZUKI – SITI Company

SITI + Arriaga + Kabia_web2

VIEWPOINTS eta SUZUKI – SITI Company

KABIAk ARRIAGA antzokiaren laguntzarekin antolatuta.
Curso organizado por KABIA en colaboración con el TEATRO ARRIAGA. 
Organized by KABIA in colaboration with ARRIAGA THEATRE.
Unique opportunity!!!Aukera paregabea!!!¡¡¡Oportunidad única!!!

SITI Bilbao Irailaren 12tik 17ra Bilbon
SUZUKI eta VIEWPOINTS SITI Company-rekin

Kabia Teatro konpainiak, Arriaga Antzokiarekin ekarlanean, arte eszenikoko profesionalei eta ikasleei zuzendutako ikastaroa antolatu du. Ikastaroa J. Ed Araiza-k eta Barney O’Hanlon-ek emango dute, biak ere, New Yorkeko SITI Company-ko kideak.

SITI konpainia Anne Bogart-ek eta Tadashi Suzuki-k eratu zuten 1992an AEBetan antzerki garaikidea birzehazteko eta suspertzeko, nazioarteko kultur elkartrukean eta elkarlanean enfasia jarriz.

SUZUKI metodoak, nazioarte-mailan goraipatua izan den Tadashi Suzuki zuzendariak eta Suzuki Company of Toga bere konpainiak garatuak, aktorearen entrenamendua du helburu nagusi giza gorputza, bere osotasunean, antzerki-testuinguruan berrezarriz eta aktoreak berezko dituen adierazpen-gaitasunak bistaratuz.

VIEWPOINTS (ikuspegi eszenikoak) inprobisazio-teknika bat da, dantza posmodernoaren mundutik sortua. Mary Overlie koreografak artikulatu zuen lehenengo aldiz; dantzariek bi alderdi nagusirekin –denbora eta espazioa– egin behar izaten dute borroka eta horrek sei kategoriatan banatu zituen. Hurbilpen horri sei Viewpoint-ak deitu zion. Une horretatik aurrera, Anne Bogart zuzendariak eta SITI Company-k euren nozioak hedatu dituzte eta aktoreentzako moldatu dituzte.

LEKUA: ARRIAGA ANTZOKIKO Areto Nagusia
DATA: 2016ko irailak 12tik 17ra
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera arte 16:00etatik 20:30etara; zapatuan 10:30etatik 15:00etara

IZENA EMATEKO EPEA: 2016ko ekainak 15tik abuztuan 29ra
IZENA EMATEKO ORRIA: SAKATU HEMEN
Partehartzaileen kopurua 26 pertsonekoa da. Hautapena kurrikulumaren arabera egingo da.

INFORMAZIOA ETA MATRIKULA:
www.kabiateatro.eus / kabia-teatro@kabia-teatro.com / 0034 656 727 946

Iruzkina egin

Zure eposta ez da argitaratuko. Markatutako eremuak derrigorrezkoak *