ITZALA Iruñan

KABIA-2BTeatro_Gonbidapena-2B-2BITZALA_Civivox-2BIturrama_Abenduak-2B18

KABIA HURRENGO EMANALDIAK: ITZALA Iruñan / ABENDUAK 18 CIVIVOX ITURRAMAn

KABIA Antzerki Ikerkuntzarako Guneak, “ITZALA”, bere azken ikuskizuna aurkeztuko du abenduaren 18an Iruñeko ITURRAMA Civivox-ean, iluntzeko 7:30etan.

Nor, istorio honetako protagonista, kaleko edozein pertsona izan daiteke. Bere emaztearengandik bananduta bizi da, bakarrik, etxe xume batean. Nor deitzen diogu, baina izatez Nor ez da inor.

https://www.youtube.com/watch?v=lyr7BHhn0Xw

Ezustean baina, Nork bisita berezia hartuko du: bera bezalakoa, baina beltzez jantzita dagoen pertsona bat agertuko zaio. Berehala konturatuko da, ordea, bere itzalaren itxura hartzen duen pertsonaia berezi hori, Herioa dela eta bere bila datorrela.

Pertsonaiaren tragedia, ikuslearen begietan komedia bihurtu ote daiteke?

Aktoreak:

Florentino Badiola
Joseba Urribarri
Zuzendaria: Borja Ruiz
Testua: Jokin Oregi

Banaketa: Hika Teatroa

Deja un comentario

Tu email no se publicará. Campos obligatoríos marcados con *